Euskal herritarrek bere ikurrak zeintzuk diren erabaki behar dutela aldarrikatu du EH Bilduk

Erredakzioa 2015ko ira. 22a, 11:06

Laudioko EH Bilduk oharra zabaldu du epaitegiek udaletxean ikur espainiarra balkoian jartzeko agindua bidali ostean. Horretaz gain Natxo Urkixo alkateari 1500 euroko isuna ezarri dio Administrazioarekiko Auzietarako 3. gelak.

Laudioko EH Bilduk oharra zabaldu du epaitegiek udaletxean ikur espainiarra balkoian jartzeko agindua bidali ostean. Horretaz gain Natxo Urkixo alkateari 1500 euroko isuna ezarri dio Administrazioarekiko Auzietarako 3. gelak.

Horren aurrean koalizioak adierazi du: “EH Bilduk beste behin salatu nahi du Espainiako estatuak ikurrak inposatzen dizkiela Euskal Herriko instituzioei; hau da, euskal gizartearen gehiengo zabal batek inolaz ere bereak egiten ez dituen eta konpartitzen ez dituen ikurrak gure erakundeetan jartzera behartzen du estatuak.”

Inposiziotzat jo duen erabakiaren inguruan EH Bilduk azaldu du: “Espainiako estatutik euskal gizarteari egiten dizkion inposizioak gainditzeko tresna behar dugu, euskal herritarrek erabakiak hartzeko tresna eta baliabideak behar ditugu. Izan ere, euskal herritarrei dagokie erabakitzea zein ikur izango diren erabiliko dituztenak."

Ondorioz, EH Bilduk jakinarazi du ahalegina egingo duela euskal herritarrek bere eguneroko bizitzan eragina duten erabakiak hartzeko eta horretarako tresna izateko, ikurrekin lotutako gaietan ere bai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide