EAJk eta Omniak San Roke jaien inguruko zenbait kritika egin dituzte udalbatzan

Erredakzioa 2015ko ira. 2a, 10:48

Astelehenean Laudioko udal osoko bilkurako erregu eta galderen txandan Omniak zein EAJk jaiei buruzko hainbat kontu kritikatu zituzten.

Aurtengo jaien harira Omniak azaldu zuen ez duela uste diru publikoz lagundutako guneetan mezu politikoak jaso behar direnik, nahiz eta alderdi independentea ados egon horietako zenbait mezurekin eta adierazpen askatasunarekin.

Astelehenean Laudioko udal osoko bilkurako erregu eta galderen txandan Omniak zein EAJk jaiei buruzko hainbat kontu kritikatu zituzten.

Aurtengo jaien harira Omniak azaldu zuen ez dutela uste diru publikoz lagundutako guneetan mezu politikoak jaso behar diren, nahiz eta alderdi independentea ados egon horietako zenbait mezurekin.

Juanma Ibarretxe EAJko bozeramaileak azaldu zuen jaietan ikusitako zenbait mezu politikok atzean utzitako aro politikoa gogoratzen zutela. Adierazpen askatasunaren alde agertu zen EAJko kidea baina aipatu zuen ez dela zuzena alderdiak seinalatzea mezu horietan.

Ume eta nagusientzako ikuskizunak eta piroteknia

Aldi berean, bozeramaile jeltzaleak zenbait gabezi nabaritu zituela azpimarratu zuen; ikuskizun piroteknikorik ez egotea, adibidez. Bestalde, EAJk adierazi zuen jende nagusiak haiei zuzendutako ekintza gehiago eskatu dituela.

Umeentzako ekintzen aldetik, Ibarretxeren ustez Txosnagunean gehiegi bildu ziren eta gainera gehiago antolatu behar dira.

Maider Basterra zinegotzi jeltzaleak ere kritika bat egin zuen. Basterrak esan zuen herritar ugariren kexak jaso dituela Odolostechno DJ emanaldiaren ondorioz. Zinegotziaren ustez emanaldia oso luzea izan zen eta bolumena gehiegizkoa, auzokideengan eragozpenak sortuz.

Erantzunak

Bi kritiken inguruan mintzatu zen Amets Meaza alkate ordea. Alde batetik, argitu zuen jaietako hainbat ekintza ez zirela bildu Txosnagunearen inguruan, baizik eta Aldai Plazako ingurutan.

Bestalde, Odolostechno jaialdiari buruz, Meazak gogoratu zuen ez zuela udalak antolatu, Beat musika elkarteak baizik eta izaera parte-hartzailea jarraituz txertatu zela ekimena jaietan.

Eredua

Aurtengo jaietatik harago Omniak planteatu zuen hurrengo jaiak aurrerapen gehiagoz antolatu behar direla alderdiek ekarpenak egin ditzaten. Aldi berean, eredu benetan parte-hartzailea sustatu behar dela adierazi zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide