Euskal Jaiak bi eguneko egitarau oparoa eskainiko du bere X. edizioan

Erredakzioa 2015ko ira. 17a, 12:07

Euskal Jaia irailaren 25ean eta 26an ospatuko dute. Aurtengoa 10. edizioa izango da eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, haien asmoa da euskaraz bizitzeko konpromisoa eta nahia zabaltzea. “Euskaraz bizitzeko aldarria egin nahi dugu, baina ez dadila egun bakarreko aldarrian gelditu eta urteko egun guztietarako aldarria izan dadila” adierazi du Basalarrina elkarteak.

Euskal Jaia irailaren 25ean eta 26an ospatuko dute. Aurtengoa 10. edizioa izango da eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, haien asmoa da euskaraz bizitzeko konpromisoa eta nahia zabaltzea. “Euskaraz bizitzeko aldarria egin nahi dugu, baina ez dadila egun bakarreko aldarrian gelditu eta urteko egun guztietarako aldarria izan dadila” adierazi dute.

Irailak 25

Esan bezala, ospakizunak irailaren 25ean ostiralean abiatuko dituzte. 17:30ean 6 eta 14 urte bitarteko umeentzako jolasak, bokata tailerra eta txapak egiteko tailerra gauzatuko dituzte Herriko Plazan eguraldiak lagunduko balu. Eguraldi txarra eginez gero, Aldai Plazan antolatuko dituzte jarduerak. Gainera, 19:00etan Dantza Plazari hasiera emango diote.

Bestalde, Euskal Jaiak babesa emango dio udal euskara zerbitzuak sustatutako Merkataritza Planari. Kanpaina horrek bezero euskaldunen konpromisoa bilatuko du Herriko Plazan 18:00etatik aurrera.

Irailak 26

Egun osoko egitaraua ekarriko du Laudioko kaleetara Euskal Jaiak:

10:00etan ekoizleen azoka egingo dute Pio XII kalean.

12:00etan diana joko dute eta Ttuntturro joaldun taldeak kalejira egingo du. Ordu berean gazta eta sagardoa dastatzeko aukera emango dute Herriko Plazan.

12:30ean Nafarroa taldeak kantu kalejira abiatuko du Herriko Plazatik. Guztira 26 musikari hurbilduko dira Laudiora.

14:30ean herri bazkariaren txanda helduko da 4 guneetan. Tiketak 10 euro balioko du eta tabernetan eros daitezke.

GUNEA OLARTE LARRAZABAL LARRA GOIENURI
TABERNAK SORGIN, MEKA, KESKA, IRATXI, CAPUCCI ILUNTZE, ARRAÑOPE INDRISKA, AZOKA, HAITZULO, BIRIBIL, ALBOKA ARABA
MENUA BABARRUNAK BERAKATZ SOPA, SPAGHETTI BOLO    
EKITALDIAK        

 

19:00etan alkatearen hautaketari ekingo diote Herriko Plazan. Aurten euskaraz ikasi duen edo ikasten ari den etorkina izango da alkatea, egindako ahalegina aitortzeko.

19:30ean Oskizola taldeak dantza plazarako aukera emango du.

21:00etan kantu kalejira hasiko da berriro Herriko Plazatik.

22:00etan Patx&Run taldeak Larra gunean joko du.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide