Nomeolvides elkarteak jaki eta higienerako produktuen bilketari ekingo dio asteburuan, hilak gaur eta bihar. Elkarteko boluntarioak Laudioko Eroski eta Berriak supermerkatuetan izango dira herritarren ekarpenak biltzen.
Laguntza bila elkartera doazen pertsonek azaldutako beharrak aintzat hartuta, norberaren higienerako eta etxearen garbitasunerako produktu eskaera ugari jaso dituztela azpimarratu dute Nomeolvides elkarteko kideek.
Bainurako gela, xanpu, konpresak eta hortzetako eskuilak higiene pertsonalaren kasuan eta baxerako eta garbigailurako xaboiak, desinfektatzaileak eta zorurako garbigarriak etxearen kasuan zerrendatu dituzte behar nagusien artean.
Jakiei dagokienez berriz, esnea da sostengu beharra duten pertsonek gehien eskatzen duten jakia. Horrez gain oinarrizko produktu zerrendari eman diote garrantzia, arroza, pasta eta lekaleak adibidez, eta dietarako osagarriak izan daitezkeen bestelakoei ere: barazki eta arrain kontserbak, gailetak eta, haurrak dituzten familien kasuan, gosarirako kakao edo txokolateak.