Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra ospatuko da

Erredakzioa 2015ko ira. 16a, 09:16

Aukeratu. Aldatu. Konbinatu. Zure mugikortasuna” lemapean, Europako Mugikortasun Astea ospatuko da irailaren 16tik 22ra. Aurten ere deialdiari atxikitu zaio Udalak eta neurriak hartu ez ezik, sentsibilizazio jarduerak ere egingo ditu. Gainera, azken hauetan parte hartzen duten herritar bakoitzeko zuhaitz autoktono bat landuko da Zuhaitz Egunean.

Aukeratu. Aldatu. Konbinatu. Zure mugikortasuna” lemapean, Europako Mugikortasun Astea ospatuko da irailaren 16tik 22ra. Aurten ere deialdiari atxikitu zaio Udalak eta neurriak hartu ez ezik, sentsibilizazio jarduerak ere egingo ditu. Gainera, azken hauetan parte hartzen duten herritar bakoitzeko zuhaitz autoktono bat landuko da Zuhaitz Egunean.

Lehenengo ekitaldia irailaren 19an egingo da Latiorroko jaien baitan. 08:00etan Latiorrotik mendi martxa bat irtengo da Jai batzordeak antolaturik. Hurrengo egunean, irailaren 20an, patin eta bizikleta martxa antolatu dute. Aldai plazatik irtengo da eta helmuga Latiorro izango du. Ibilbideak bi maila izango ditu: lehenak 6 kilometroko luzeera izango du, eta bigarrenak 11 kilometrotakoa. Izena emateak irteera puntuan (Kamaraka kalean) egingo dira 10:30etik 11:00era.

Autorik gabeko Eguna

 Irailaren 22an, asteartean, Autorik gabeko Eguna dela-eta, bizikleta herrian zehar nola erabili jakiteko ikastaroa egongo da. Kurtsoa adinez nagusiko txirrindulariei zuzendua dago, errepideetan txirrindula era seguru batean erabil dezaten. “Bikeability” ikastaroa teoriko-praktikoa izango da, bi ordu eta erdiko iraupena izango du eta izen-ematea irailak 18 (ostirala) aurretik egin beharko da helbide honetan: a.valle@laudio.eus .

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide