Orientazio jolas herrikoia egongo da irailaren 19an Latiorro auzoan

Latiorroko jaiak izango dira datorren astean eta egitarauaren parte izango da orientazio jolas herrikoia. Ibilbide bakarra egongo da parte-hartzaile guztientzat, baina edonorentzat erreza izango da. Bakarrik, taldean, familian… parte hartu ahal izango da. Antolatzaileek diotenez, garrantzitsuena orientazioaz disfrutatzea da.

Latiorroko jaiak izango dira datorren astean eta egitarauaren parte izango da orientazio jolas herrikoia. Ibilbide bakarra egongo da parte-hartzaile guztientzat, baina edonorentzat erreza izango da. Bakarrik, taldean, familian… parte hartu ahal izango da. Antolatzaileek diotenez, garrantzitsuena orientazioaz disfrutatzea da.

Orioentazio jolasa abiatuko dute lasterketari hasiera eman bezain pronto. Jasotzen den mapaz baliatuta, bertan aipatzen diren kontrol puntuetatik ahalik eta lasterren pasatzea du helburu. Puntu horietan baliza bat egongo da, mapan klikatuz hurrengoaren bila joan beharko da.

Probaren hasiera eta helmuga leku berean izango da, LatIorro auzoaren erdigunean. Bertan inskripzioak egiteko lekua ere egongo da. Horretarako 11:00etatik 11:40ak arte egongo da irekita epea.

11:45ean orientazioaren inguruko azalpen labur batzuk egingo dituzte antolatzaileek eta 12:00etan izango da irteera. Ordu bat eta erdiko epea izango dute parte hartzaileek helmuga zeharkatzeko. Proba herrikoia izango da, beraz, ez da saririk egongo lehenengo sailkatuentzat eta ez da emaitzarik argitaratuko.

Orientazioa egin ez dutenentzat aholkuak

Antolakuntzak frogaren nondik norakoak zabaldu nahi ditu inoiz horrelako froga batean parte hartu ez dutenentzat:

-Irteera partaide guztiek batera egingo dute 12:00etan. (Momentu horretan mapa ikusiko dute lehenengoz eta jarraitu beharreko ibilbidea).
-Ez izan galtzeko beldurrik, jolasaren parte da eta! Mapak hartzen duen espazio erreala 1,5km karratukoa da gutxi gorabehera (1,5kmx1km). Gainera lurraldeak ez du mapatik aldentzeko aukerarik ematen, hegoaldean gurutzatu ezin den Autopista dagoelako, iparraldean ibaia, ekialdean Lantegiak eta Mendebaldean Errepidea.
-Partaide orok, bukatu ala ez, helmugatik pasa behar dira, antolakuntzak jakin dezan ez dagoela inor galdurik.
-Helmugan ura topatuko dute, nahiz eta hainbat iturri topatuko daitezkeen ibilbidetik.
-Partaide kopurua 100era mugatuko da.
-Ibilbide laburrenak 3,2 km eta 70m-ko desnibela izango du. (25-30min emango ditu irabazleak gutxi gorabehera)
Kontrol puntuetatik pasatzen direla ziurtatzeko kontrol txartel bat izango da maparekin, non baliza bakoitzean klikatu behar den. Lasterketa egunean azalduko da.
-Mapa eskala 1:4000 – Urrunkidetasuna 10m
Maparen %85a herri ingurukoa da, kale eta parkeetatik. Etxe azpi ugari egongo dira, zeharkatu daitezkeen guztiak, mapan agertuko dira gris argiz margotuta.
-Gomendatutako materiala: iparrorratza, mugikorra eta janari apur bat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide