Udal gobernu taldeak babesa eman dio presoen eskubideak aldarrikatuko duen manifestazioari

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia 2015ko ira. 15a, 09:21

Datorren irailaren 19an, larunbatean, Laudion gauzatuko den Etxeratek iragarritako manifestazioaren harira mintzatu da Jon Ander Altube, Laudioko alkate ordea.

Ekainaren bukaeran iragarri zuten mobilizazioa Etxeratek eta hainbat ordezkari politikok, Carlos Urquijo Gobernadore zibilak udaletxean dagoen sakabanaketaren aurkako ikurraren kontrako salaketa jarri zuenean.

Laudioko Herriko Plazatik arratsaldeko 19:30tan abiatuko da manifestazioa “Elkartasuna ez da delitua”, “Dispertsioarekin amaitu behar da” eta “Etxean nahi ditugu” lelopetan.

Horren guztiaren harira, Altubek Laudioko gobernu taldearen atxikimendua adierazi du manifestazioarekiko.

Altuberen hitzetan, manifestazioak ekainean hasitako kanpainari amaiera ematen dio, zehazki bere garaian Aiara, Urduña, Laudio eta Arrankudiaga-Zolloko alkateen babesa izan zuen kanpainak.

Presoen eskubideen aldarrikapena

Bide batez, Jon Ander Altubek preso politikoen eskubideekiko errespetua exijitu du, Laudioko Udalak azken urtetan “dispertsioaren amaiera” edota “preso gaixoen etxeratzea” bezalako funtsezko gaien alde egin duela berretsiz.

Amaitzeko, irailaren 19an antolatutako manifestazioarekin bat egiteko deialdia luzatu die Jon Ander Altubek herritarrei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide