Udalak duela hilabete batzuk egin zuen lan poltsa horiek osatzeko deia. Urrian prozesua amaitu eta lan poltsen behin betiko osaketa zein den jakinaraziko du. Jende ugarik eman du izena eta beraz ordezkapenak egiteko talde zabalak eratu dira.
Udal gobernutik adierazi dutenez, Obra eta Zerbitzuak eta Hirigintza arloetan dagoen lan taldea adinez nahiko nagusia denez, etorkizunerako prest egon nahi dute jubilazioak betetzeko orduan eta baita egunerokoan bajak eta ordezkapenak egiteko orduan ere.
Helburua udalaren eginbeharretan inolako etenaldirik ez izatea da. Beste hainbat posturako ere lan poltsak osatu dira azken aldian: operarioak, atezainak, sorosleak... Adierazi dutenez, gaur egun legeak enplegu eskaintza publikoa asko mugatzen duenez, lan poltsak dira udalak duen tresna eman behar dituen zerbitzu guztiak bermatzeko.