Auto bat ibaira erori da Aretan istripu baten ondorioz

Erredakzioa 2015ko ira. 14a, 09:46

Aretako Bidezaharretan istripua gertatu da goizean eta horren ondorioz auto bat ibaira erori da. Istripua gertatu den lekura gerturatutako pertsonek azaldu dute auto batek beste baten aurka jo egin duela.

Gidaria, kalterik gabe

Ibilgailua ibaira erori da eta bertan iraulita geratu da. Suhiltzaileak Bitorika kalera joan dira autoan zegoen pertsona autotik ateratzeko. Suhiltzaileek ziurtatu dute autoaren gidaria ondo dagoela eta ez duela zauririk izan.

Ertzaintza eta Udaltzaingoa ere agertu dira. Bidea moztu dute eta baita parkeko inguruak ere.

Aretako Bitorika kalean -bide zaharretan alegia- istripua gertatu da goizean eta horren ondorioz auto bat ibaira erori da. Istripua gertatu den lekura gerturatutako pertsonek azaldu dute auto batek beste baten aurka jo egin duela.

Ibilgailua ibaira erori da eta bertan iraulita geratu da. Suhiltzaileak Bitorika kalera joan dira autoan zegoen pertsona bertatik ateratzeko. Gainera, Ertzaintza eta Udaltzaingoa ere Bitorikan agertu dira. Bidea moztu dute eta parkeko inguruak ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide