Satya Yoga Eskolak ASASAM elkartearen aldeko Elkartasun Saio bana eskainiko du irailean, urrian eta azaroan. Yoga saio hauekin, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Aiarako elkartearen alde egingo dute eta lortzen diren diru ekarpen boluntarioak elkarteari emango diote.
Lehen saioa irailaren 19an, larunbatean, egingo da 10:30etik 12:00etara. Hurrengoak urriaren 3an eta azaroaren 14an izango dira ordu beran. Saioetan mundu guztia parte hartu ahalko du eta bakoitzak nahi duen diru kopurua eman ahalko du.
Elikadurari buruzko hitzaldia
Bestalde, irailaren 18an, ostirala, 20:00etan Nieves Urrutia Pranzoni nutrizio arloko terapeutak “Zertarako jaten dugu'” hitzaldia emango du Satya eskolan. Sarrera doakoa da baina aldez aurretik izena eman behar da 650 535 516 telefonoan edota Karmen kalea 3n.