"Bezeroen konpromisoa lortu nahi dugu photocallaren bitartez dendetan euskaraz hitz egin dezaten"

Erredakzioa 2015ko ira. 13a, 16:41

ARRATE ARBAITZA LEKUE (Basauri, 1977) AEK-Haizeko teknikaria da eta Laudion Udaleko Euskara Arloak antolatutako euskararen erabilera sustatzeko kanpaina kudeatzen ari da. Irailaren 25ean photocall bat antolatuko dute elizako arkupetan, bezero euskaldunek konpromisoa har dezaten euskara erabiltzeko.

 Zer egingo duzue irailaren 25ean?

ARRATE ARBAITZA LEKUE (Basauri, 1977) AEK-Haizeko teknikaria da eta Laudion euskararen erabilera sustatzeko kanpaina kudeatzen ari da. Irailaren 25ean photocall bat antolatuko dute elizako arkupetan, bezero euskaldunek konpromisoa har dezaten euskara erabiltzeko.

 Zer egingo duzue irailaren 25ean?

Laudion ostalaritzan, merkataritzan eta enpresa zerbitzutan euskara bultzatzeko zenbait kanpaina egin ditugu dendariei eta enpresariei zuzenduta, gehienbat. Oraingoan nahi dugu bezeroak inplikatzea eta bezeroa izan dadila plan horren protagonista.

Egokiena iruditu zaigu photocalla eta sinadura ekitaldia antolatzea. Horren bitartez kanpainan hartzen duten denda eta enpresetan euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartuko lukete.

"Konpromiso sinbolikoa da baina paperez jasoko dugu. Photocalleran bitartez protagonismoa eman nahi diegu bezeroei, adierazteko pertsona horiek euskararen aldeko apustua egingo dutela."

Photocallarekin bezeroen mosaikoa egingo dugu. Orain dela 2 urte gauza bera egin genuen dendari, enpresari eta ostalariekin.

Photocall hori blogean ikusgai izango da, sare sozialetan eta helburua da Zumalakarregiko mupietan ere jartzea. Duela 2 urte egindakoa orain dela gutxi arte egon da.

Mupiak oso ikusgarriak dira. Merkataritza planeko establezimenduetan ere jarri nahi ditugu kartelak.

Konpromiso gehiago eskatuko zaizkie bezeroei?

Bai, konpromisoa da kanpaina honetan parte hartzen duten establezimenduetan euskaraz hitz egitea. Eurak izatea lehenengoak euskaraz egiten. Orain arte dendari eta ostalariei eskatu diegu eta.

"Kanpaina honetan 40 establezimenduk parte hartzen dute. Planean gehiago daude baina guztietan ez da posible euskarazko zerbitzu osoa eskaintzea. 40 horietan bai. "

Aurretik kanpaina gehiago egin dituzue, zein da zuen balorazioa?

Orain arte egin diren balorazioak nahiko positiboak izan dira. Inkestak egin ditugu, dendariekin eta bezeroekin egon gara eta balorazioa positiboa da, ikusten baitute euskararen erabilera bultzatzen dela.

"Bistakoa da gero eta lan gehiago egin behar dugula, ez dugu lortu dendetan euskararen erabilera %100era edo %75era heltzea."

Apur bat gehiago erabiltzen bada eta kanpainen bidez hori sustatzen bada beti positiboa da. Argi dago kanpaina horiekin behintzat jendeak ikusten dituela kartelak edo argazkiak... eta orduan agian txipa pizten zaie euskaraz hitz egiteko.

Jendeak badaki euskaraz egin dezakeela hainbat establezimendutan eta haiek -dendariek- ere horren aldeko ahalegina egiten dutela.

Orain arte ondo funtzionatu du, batez ere argazkien kanpaina. Horri esker jendeak badaki non hitz egin dezakeen euskaraz eta zein neurrian. Mundu guztiak ez dauka maila bera eta. Leku batzuetan jartzen dugu argazkian: “nirekin euskaraz baina astiro”.

Duela gutxi ETBn agertu zen Laudioko eredua eta Basauritik eskatu digute laguntza, nola egin dugun jakiteko. Badirudi eredua garela beste leku batzuetan.

Eta Laudioko egoeraren inguruko diagnostikoa zein da?

Asko falta dela egiteke. Euskararen erabilera ez da oso altua baina handitu da azken urteetan. Horregatik ETBn Laudioko eredua hartu zuten. Antza beste herri batzuetan baino gehiago areagotu delako erabilera.

Hala ere oraindik asko falta da. Horrelako kanpainekin jendeak euskara ikustea nahi dugu. Jendearen esku utzi behar dugu baina horrelako kanpainekin kontzientziazioa pizten da.

Hurrengo urratsak zeintzuk izango dira?

Photocallaren ostean ikusiko dugu. Kanpaina azarora arte luzatuko dugu blogean bakoitzak bere argazkiak igotzeko aukera izango baitu.

"Abenduan parte hartzen duten establezimenduekin euskararen gala egingo dugu, haien jarduera saritzeko eta talde sentimendua sustatzeko, eskerrak emateko..."

Gabonetarako zerbait pentsatu dugu, irakurketa, “oparitu euskaraz” kanpainari eta Olentzerori lotuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide