Bihar egingo dute II. Play Hockey

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge 2015ko ira. 11a, 12:00

Iaz sortutako Play Hockey ekintzaren bigarren edizioa bihar, irailaren 12an, antolatuko dute Laudioko Aldai Plazan, goizeko 10:30etatik aurrera.

Arabako Hockey Federazioak antolatuta, Laudioko Udalaren eta Ganbegi 6-2 Hockey Taldearen laguntzarekin, aurtengo jardunaldia iazkoaren antzekoa izango da. Ekimenak Laudioko eta Aiaraldeko ume eta gazteen partaidetza kirola ezagutu dezaten du helburu.

Larunbatean, irailaren 12an, antolatuko da Laudioko Aldai Plazan, goizeko 10:30etatik aurrera, iaz jaio zen Play Hockey ekintzaren bigarren edizioa.

Arabako Hockey Federazioaren antolatuta, Laudioko Udalaren eta Ganbegi 6-2 Hockey Taldearen laguntzarekin, aurtengo jardunaldia iaz egin zen antzekoa izango da, Laudioko eta Aiaraldeko ume eta gazteen partaidetza eta kirola ezagutzea da helburu.

Goiz osoan zehar, frogatu nahi dutenentzako jolasak eta maila ezberdinetako partidak ikusgai izango ditugu Ganbegi 6-2 Hockey Taldeko kadete eta haur mailako emakume nahiz gizoneko jokalariekin.

Horretaz gain, larunbatean egon ezin direnentzat, datozen asteetan ere entrenamendu irekiak antolatuko dira Gardeako Udal Hockey Zelaian eta La Granja Kiroldegian. Irailaren 17, 24 eta urriaren 1ean 17:30etatik aurrera, Gardeako inztalazioetan kadete eta haur mailako jokalarientzat eta larunbatetan, ordea, irailaren 19, 26 eta urriaren 3an, benjamin eta kume mailakoentzat, La Granja Kiroldegian 10:00etatik aurrera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide