UNAI ALBIZUA ( Laudio, 1989) futbolari profesionala da. Hurrengo denboraldirako Leganesek fitxatu du defentsa gisa jokatu dezan. Aurreko denboraldian Tenerife Klubean egon zen eta 2013. urtean Athleticen.
Leganesek fitxatu zaitu hurrengo denboraldirako. Pozik?
Oso pozik nago bai. Aurre denboraldia hasi dugu eta oso gustura nabil.
"Taldean dugun giroa izugarri ona da eta ailegatu nintzenetik oso eroso sentitu naiz. Harrera ona egin didatela esan dezaket."
2013. urtean Athletic taldearekin aritu zinen. Zelako esperientzia izan zen? Nola gogoratzen duzu?
"Athleticeko lehengo taldean jokatzea harrobiko edozein jokalariarentzako helburu nagusia da. Nahiz eta oso gutxi jokatu nuen, nire karrera profesionaleko momenturik onenak bizi izan nituen bertan."
Asko ikasi nuen eta gainera, Champions League-aren aurre kanporaketa jokatzeko sailkatu ginen. Lehengo mailaz disfrutatzea gauzarik politena izan zen.
Iaz, ordea, Teneriferekin jokatu zenuen. Diferentzia handia sumatu zenuen lehen mailan jokatzetik bigarren mailan jokatzera?
Kategoriek azken finean, ezberdintasunak markatzen dituzte eta ez bakarrik errendimendu mailan, baizik eta, baliabideetan ere.
"Errekurtso gehiago ditu lehen mailako talde batek bigarren mailako batekin konparatuz. Beraz, ezberdintasuna nabaria da."
Non ikusten duzu zeure burua etorkizunean? Eta non egotea gustatuko litzaizuke? Izan ere, batzuetan non egon nahi dugun eta non gauden ez du kointziditzen.
"Athleticera bueltatzea asko gustatuko litzaidake, hori da nire ametsa. Badakit oso zaila dela."
Hala ere, ez diot etorkizunari asko begiratzen. Aurtengo urtean pentsatzea da nire asmoa eta hemen gauza garrantzitsuak lortzea.
Zenbat urterekin hasi zinen futbolean jokatzen?
Laudioko ikastolan futbitora jokatzen hasi nintzen, 8 urterekin. bi urte geroago futbolean jokatzen hasi nintzen.
Eta hasi zinenean, hain urruti helduko zinela uste zenuen?
Ez nuen inoiz uste profesional mailara iritsiko nintzenik. Maila horiek beti oso urrun ikusten dira. Dena den, maila horietara gerturatzen zaren bitartean, ilusioa handitzen doa eta aukera batzuk ikusten dituzu.
Zenbat entrenatzen duzu?
Aurre denboraldian askoz gehiago entrenatzen da. Bi aste jarraian daramatzagu astero 11 sesio egiten. Denboraldia hasten denean, ordea, astean 6-7 sesio egingo ditugu.
Gaur egun non bizi zara? Zer da gehien faltan botatzen duzuna?
Orain Leganesen bizi naiz. Gehien faltan botatzen dudana nire familia, nire lagunak eta bereziki nire neskalaguna da.