SOS Laudioko Lamuza Parkea

Parke Eguna 2015 ekimenerako egitaraua aurkeztu du SOS Laudioko Lamuza Parkeak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2015ko ira. 10a, 11:16

Lamuza parkea berreskuratzeko egun handia izango da larunbatekoa, hilaren 12a, SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformaren ustez.

90 aste daramatzate lanean, eta asteburukoa aurrerantzean egingo diren saiakeren artean beste bat izango dela iragarri dute, helburua argi baitaukate: Lamuza parkea edukiz betetzea, Kasinotik eta Musika Etxetik abiatuta hedatzen joatea.

Lamuza parkea berreskuratzeko egun handia izango da larunbatekoa, hilaren 12a, SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformaren ustez. 90 aste daramatzate lanean, eta asteburukoa aurrerantzean egingo diren saiakeren artean beste bat izango dela iragarri dute, helburua argi baitaukate: Lamuza parkea edukiz betetzea, Kasinotik eta Musika Etxetik abiatuta hedatzen joatea.

Norbanako eta kultur talde anitzen lanari esker antolatu dute Parke Eguna 2015. Plataformako kideen arabera, aparteko bitartekorik gabe prestatutako eguna izango da, baina oso garrantzitsua, ilusiotik eta energiatik sortu baita.

 

Bost gune egitarau oparoarekin

Egitaraua parkean garatuko da, bost gune desberdinetan. Lehenengo gunea sarrera nagusian egongo da, lorategien inguruan. Plataformatik jakinarazi dutenez ezingo da Lamuza plazatik sartu, obrak direla-eta. Horregatik sarrera Kultura Etxe ondotik bermatuko da. Gune horretan goiz eta arratsaldez azoka egongo da, artisauekin, bigarren eskuko produktuekin, diskekin, elkarte desberdinekin eta baserritarrekin. Azokaz gain, goizez Arloteen ordubeteko emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da jarraian FiTaFiken musikari ekiteko.

Bigarren gunea pergola inguruan kokatuta egongo da. Bertan, goizean zehar Bai Sala areto dantzak, San Roke musika banda eta herriko koralak arituko dira. Aldi berean, Slackline, txistulariak, buruhandiak eta graffitiak egongo dira. Arratsaldez, aldiz, Algarabia andaluziar dantzak eta herriko musikariak arituko dira. Gaueko egitaraua bigarren gunera mugatuko da, Belier Familia filmearen proiekzioarekin.

Hirugarren guneak parkeko eraikinen patio irekia hartuko du, ibaiaren bestaldean. Bertan, goiz eta arratsaldez kultur eta aisi erakusketak eta tailerrak naiz txosna txikia egongo dira.  Horretaz gain, goizean Uhinak Irratiak bertatik emitituko du eta yoga edota masajeak naturan tailerrean parte hartzeko aukera egongo da. Eguerdian, berriz, herri bazkaria egingo dute.

Laugarren gunean, skate pista ondoko zelaian, goizez euskal dantzak eta arratsaldez txakurtokia eskainiko dituzte.

Azkeneko gunea, bosgarrena, frontoira zabalduko da. Bertan goizean zehar boleibol txapelketa eta pilota partiduak ospatuko dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide