Latiorroko Jaietako egitarau oparoak ETS taldeko kontzertua eskainiko du

Erredakzioa 2015ko ira. 8a, 10:30

Latiorroko jaiak 28 ekintzek osatuko dituzte. Gazteen arreta deituko duena ETS musika taldearen kontzertua izango bada ere, eskaintza zabala eta herrikoia prestatu du Latiorroko Jaien Batzordeak eta horrela adierazi du zabaldutako oharrean.

Latiorroko jaiak 28 ekintzek osatuko dituzte. Gazteen arreta deituko duena ETS musika taldearen kontzertua izango bada ere, eskaintza zabala eta herrikoia prestatu du Latiorroko Jaien Batzordeak eta horrela adierazi du zabaldutako oharrean.

Irailaren 18, 19 eta 20an ospatuko dituzte Laudioko auzo horretako jaiak. Ostiralean txupinazoa jaurtiko dute 19:00etan baina ordubete lehenago danborrada batek jaiak iragarriko ditu. Txupinazoak zarata, euskal dantzak eta kolorea ekarriko du Latiorrora. Ilundu aurretik, umeen dantza, barre eta algarak eragingo dituzte “Dantza Kasting” ikuskizunaren eskutik.

Gauean euskal musikaren txanda helduko da Patx&Run eta Garilak 26 talden kontzertuekin.

Larunbata

Larubantean Eusko Label markadun herri bazkaria baino lehen mendi ibilaldia, orientazio jolas herrikoi berria eta umeentzako puzgarriak eta tailerrak izango dituzte auzoan.

Gau partean, zaldi eta Zeanuriko andra probak egongo dira eta gero Guda Dantza taldearen erritmo azkar eta biziek alaituko dute giroa. Gauza bera egingo du En Tol Sarmiento (ETS) taldeak. Amaitzeko, herriko DJa arituko da gaua luzatzeko asmoz.

Igandea

XXVI. Marmitako txapelketarekin hasiko dute igandeko egitaraua 08:00etan. Sukaldarientzat ez ezik gazte zein helduentzako ekintzak ere egongo dira goiz osoan; Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Bizikleta eta patin ibilbidea gauzatuko dute, adibidez.

Bazkalostean V. Herri Bingoari hasiera emango diote. Jaiei agur esateko, berriz, haur, guraso, nerabe zein nagusiak txokolatea jateko bilduko dira, Oliver Magoaren magia ikuskizuna tarteko.

Jai Batzordeako apustuak

Latiorroko Jai Batzordeak hurrengo ekintza nabarmendu nahi ditu:

 

  • Orientazio jolas herrikoia: Mapa baten laguntzaz, orientazio proba desberdinak egin behar izango dituzte parte-hartzaileek auzoko bihurgunetan zehar. Kirolarien, zaletuen zein auzoko hainbat belaunaldiren arteko topaketa izatea espero dute.

 

  • Txahal aurrealdeen erreketa: Aurtengo Herri Bazkariaren menuak aldaketa esanguratsua izango du. Eusko Labeldun haragiaren usaia izango da protagonista auzoan larunbateko lehen orduetatik.

 

  • Zaldi eta Andra Proba taldearen arteko errona: Auzoan lehen aldiz erakustaldi polita eskainiko dute. Zeanuriko "Zeani" andra proba taldea zaldi baten aurka lehiatuko da proban.

 

  • Mugikortasun iraunkorraren aldeko Bizikleta eta Patinen Martxa: Europako Mugikortasun Astearen harira, eta Laudioko Udala, Laudioar Txirrindularitza Elkartea, Aiarabike, Spiuk eta Aldaiko Irristaketa Kirol Taldearen laguntzarekin, bizikleta eta patin auzoan ibilbide bat egitera gonbidatzen zaituztegu aurtengoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide