10 lasterketek osatzen dute Euskal Herriko Rallysprint txapelketa eta oraingoz Aingeru Castro laudioarra doa txapelketaren buruan. Alaitz Urkiola kopilotuarekin batera, denboraldi bikaina egiten ari dira biok. 101 pilotuk hartzen dute parte Euskal Herriko txapelketan.
Momentuz 8 rallysprint egin dituzte. Hona hemen oraingoz bikoteak lortutako puntuazioa:
-Gabiria: 16 puntu
-Goierri: 27 puntu
-Hondarribia: 27 puntu
-Azpeitia: 32 puntu
-Ñañarri: 32 puntu
-Amorebieta: 22 puntu
-San Miguel: erretiratua
Bi lasterketa baino ez zaizkie falta Euskal Herriko txapelketari amaiera emateko. Urriaren 19 eta 20 izango da hurrengoa Aramaion eta azkena, urriaren 31an Karrantzan.
Azkenengo rallyan 2. postua
Parte hartutako azkenengo rallysprinta Azkoitiakoa izan zen. Bertan Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak 2. postua lortu zuten. Hiru ekitaldiz osatutako 11kilometroko rallya izan zen. Euskal Herriko Rally sprinten txapelketako 8. lasterketa izan zen larunbatekoa. Lehenengo postu hori mantentzen dute eta bigarrenetik 18 puntura daude.