Jai egutegia erabakitzeko jardunaldi parte-hartzaileak abiatuko ditu udalak urrian

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2015ko ira. 7a, 10:05

Duela hilabete batzuk hainbat herritarrak lan taldea osatu eta Laudioko jaien egutegiaren inguruan hausnarketa egin zuten. Egindako hausnarketaren ondorioak udal biltzar batean aurkeztu dituzte dagoeneko eta, Jon Ander Altube alkate ordeak azaldu duenez, hurrengo urratsa urritik aurrera hasiko den prozesu parte-hartzailea izango da.

Prozesu horren bidez erabakiko da Laudioko jaien egutegia dagoen bezala geratzen den edo, hainbatetan proposatu den bezala,  aldatu egiten den.

Duela hilabete batzuk hainbat herritarrek lan taldea osatu eta Laudioko jaien egutegiaren inguruan hausnarketa egin zuten. Egindako hausnarketaren ondorioak udal biltzar batean aurkeztu dituzte dagoeneko eta, Jon Ander Altube alkate ordeak azaldu duenez, hurrengo urratsa urritik aurrera hasiko den prozesu parte hartzailea izango da. Prozesu honen bidez erabakiko da Laudioko jaien egutegia dagoen bezala geratzen den edo, hainbatetan proposatu den bezala,  aldatu egiten den.

Ahalik eta jende eta sektore gehien biltzeko helburua izango duten jardunaldiak izango dira, profil desberdinetako pertsonen parte hartzea bilatuko dutenak: jaiak, kultura, kirola eta bestelako esparruetan ibili den jendea parte hartuko du. Jardunaldi anitzak eta jendetsuak izatea da Udalaren asmoa.

Lan taldeak eman duen datuetariko bat, herrian jai egutegiaren inguruan askotariko iritziak daudela da. Oso gai irekia eta konplesua dela ondorioztatu dute eta, beraz, erabakia ez da erraza izango.

Dauden  aukera eta ikuspuntu desberdinak deskribatzen dituen dokumentua osatuko da abiapuntu moduan, jardunaldietan parte hartzen duten guztiek tresna bat izan ditzaten bere iritzia osatzeko.

Erabaki loteslea

Jon Ander Altubek azaldu duenez, erabakitze prozesua oraindik zehaztua ez dagoen arren, argi dute jaien egutegia ez dela Udalak bere aldetik hartu dezaken erabakia eta beraz, jardunaldi hauetan erabakitzen dena loteslea eta epe luzerako izatea da asmoa.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide