EH Bilduk neurrigabetzat jo ditu jaiei egindako kritikak

Erredakzioa 2015ko ira. 6a, 08:30

EH Bilduk oso modu positiboan baloratu ditu 2015eko San Roke jaiak eta oposizioak egindako kritikak neurriz kanpokoak direla salatu du. Udal gobernu taldeak ostiralean egindako prentsaurrekoan erantzun ditu EAJk eta Omniak egindako kritikak.

EH Bilduk oso modu positiboan baloratu ditu 2015eko San Roke jaiak eta oposizioak egindako kritikak neurriz kanpokoak direla salatu du. Udal gobernu taldeak ostiralean egindako prentsaurrekoan erantzun ditu EAJk eta Omniak egindako kritikak.

Txosna gunea

Jon Ander Altube alkate ordeak adierazi du jeltzaleek nahastu dutela Aldai plaza eta txosna gunea. EH Bilduko kideak nabarmendu du txosna batzordeak prestatutako egitarauaz gain beste talde batzuek ere Aldaiko karpa eta plaza erabili dituztela ekintzak gauzatzeko, beraiek horrela erabakita.

Zentzu horretan, pregoia bertan irakurri zuten -eguraldi txarra ekiditeko-, San Roke musika bandak ere bere kontzertua eskaini zuen eta gauza bera gertatu da beste ekintza eta taldeekin, Altuberen arabera.

Garbiketa

EH Bilduk goraipatu du garbiketa zerbitzuak egindako lana eta pankarten inguruan ziurtatu du beraiek ez dutela egingo ideien garbiketa.

Lehiaketa gastronomikoa

Jon Ander Altubek ziurtatu du udal gobernu taldeak ez duela ulertu EAJk planteatutako kritika lehiaketa gastronomikoaren inguruan. Jeltzaleek adierazi zuten lehiaketa gastronomikoa boikoteatu zela udaletik.

EH Bilduko bozeramaileak uste du kritika hori egin diotela udal gobernu taldeari sariak emateko agertoki txikiagoa jarri zuelako aurten. Zentzugabekeriatzat jo dute kritika hori.

Horretaz gain, Altubek gogoratu du lehiaketa hori aspaldi dagoela jaietako egitarautik kanpo.

Nagusi eta umeen eskaintza

Alkate ordeak azaldu du aurten lehenengo aldiz pertsona nagusiekin bilera egin dutela jaien aurretik haien iradokizunak aintzat hartzeko. Horregatik antolatu dira Camp Berbenak.

Bestalde, gaineratu du egitarauko beste ekintza batzuetan -antzezlanak kasu- jende nagusi ugarik parte hartu duela.

Haurrentzako ekintzen aldetik, Jon Ander Altubek jakinarazi du Aldai plazan zein institutuan antolatu zirela umeen parkeak.

San Bartolome

San Bartolome jaiei buruz udal taldeko bozeramaileak aipatu du auzo horretan jai batzordearen desagerpena dela.

Alde positiboak

Udal gobernu taldeak, esan bezala, modu positiboan baloratu ditu 2015eko jaiak eta azpimarratu du aurtengo txupinazoan modu eredugarrian egon dela aldarrikapen politikoa, indarkeria matxistaren aurka hain zuzen.

Bestalde, pregoia ekitaldi jendetsua bilakatu dela goraipatu du. Zentzu berean EH Bilduk uste du jai gune ezberdinek oso ondo funtzionatu dutela, nahiz eta koordinazioaren aldetik eman diren arazoak konpondu behar diren.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide