Irailaren 10etik 13ra ospatuko ditu jaiak Extremadura Etxeak

Erredakzioa 2015ko ira. 6a, 08:02

Irailaren 10etik 13ra Extremadurako Etxeak festak ospatuko ditu. Aurten ere egitarau oparoa prestatu dute flamenko kontzertua, gastronomia txapelketa, disko festa eta herri bazkaria daudelarik, besteak beste.

Irailaren 10etik 13ra Extremadurako Etxeak festak ospatuko ditu. Aurten ere egitarau oparoa prestatu dute flamenko kontzertua, gastronomia txapelketa, disko festa eta herri bazkaria daudelarik, besteak beste.

Lehenengo egunean, irailaren 10ean, marrazki, argazkilaritza eta poesia lehiaketak egongo dira eta ondoren luntxa 18:00etatik aurrera. Biharamunean, eguna 17:00etan hasiko da haurrentzako jokoekin eta 20:00etan Mariano Mangas gitarra joleak eta Sonia Cores abeslariak flamenko emanaldia eskainiko dute. 21:15ean sari banaketa izango da eta ondoren Keitu Soinuarekin diskofesta.

Irailaren 12an, mezaren ondoren luntxa egongo da 13:30ean eta gaueko 20:00etan Baisala taldeak areto dantzaldia egingo du. 21:30ean “Amigos del swing” orkestra joko du. Hurrengo egunean, 9:00etan untxi, gazpatxo eta tortilla gastronomia txapelketa hasiko da Kamaraka kalean, eta aldi berean Herri Kirolen erakustaldia eta txapelketa egongo da. 13:00etan gastronomia txapelketako kazolen jasotzea izango da eta 14:30ean herri bazkaria eskainiko da Kamaraka kalean. 16:00etan igel txapelketa izango da eta 19:00etan txokolate dastaketa eta jaien amaiera. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide