CUP-CC koalizioak Pablo Gorostiaga bere hautagai zerrendan azaltzeko asmoa aldatu behar izan du

Pablo Gorostiaga, nazioarteko beste hainbat hautagai solidariorekin batera , irailaren 27an Katalunian gauzatu behar dituzten plebiszitu-hauteskundetarako CUP-CC koalizioaren hautagai-zerrendatik kendu behar izan dute, administrazio-auzotasuna ezinbestean bermatu behar izatean.

Pablo Gorostiaga, nazioarteko beste hainbat hautagai solidariorekin batera , irailaren 27an Katalunian gauzatu behar dituzten plebiszitu-hauteskundetarako CUP-CC koalizioaren hautagai-zerrendatik kendu behar izan dute, administrazio-auzotasuna ezinbestean bermatu behar izatean.

CUP, Herri Batasuneko Hautagaitza, eta Crida Constituent, Deialdi Konstituziogilea, Kataluniako ezkerreko beste hainbat erakunde abertzale biltzen duen koalizioak, bere hautagai zerrendatan borroka esparru ezberdinetako nazioarteko ordezkaritza eratzeko asmoa zuen, baina abuztu amaieran moldatu behar izan ditu lege-agindua bete ahal izateko.

Nazioarteko ordezkaritza

Pablo Gorostiaga Euskal Herriko udalgintzako ordezkari gisa azaltzeko zen eta berarekin batera, Diego Paredes Manot, duela 40 urte irailaren 27 batez Cerdanyolan frankismoak fusilatu zuen “Txiki”ren anaia, eurodiputatu izandako Galiziako Ana Miranda, Curro Romero Andaluziako SATeko sindikalista edo Madrileko Ramon Cotarelo katedraduna ere azaltzekoak ziren.

Katalan herrietako ordezkaritzan berriz, 1993an Burjassot  herrian, Valentzian, erail zuten militante anti-arrazistaren gurasoak, Guillem Agulló eta Carmen Salvador, Ipar Kataluniako Dolores Sierra eta Balear uhartetako Biel Majoral mallorkar musikaria agertzeko asmoa zuten.

“Gauza bat da indarrean dagoen legediak diona eta beste bat elkartasunaren legeak agintzen duena” adierazi du Gabriela Serrak, CUP-CC koalizioaren Bartzelonako zerrendako 4. kideak, nazioarteko hautagaien partaidetza eskertzeko. “Subiranotasun osoak, erabateko demokraziak eta justizia sozialak ez dute sekula mugarik izango. Zerrenda honek konpromisoa eta asaldatzea, borroka eta esperantza, memoria eta etorkizuna, erresistentzia eta desobedientzia uztartzen ditu: Herri Batasunaren ezkerreko Alternatiba da, argi eta garbi independentista, era kontsekuentean postkapitalista eta erabat demokratikoa ” gaineratu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide