Lanbidek langabeentzako doako ikastaro berriak prestatu ditu

Erredakzioa 2015ko abu. 31a, 12:43

Euskal Enplegu Zerbitzua den Lanbidek langabeei zuzendutako ikastaroak antolatuko ditu irailetik aurrera. Alde batetik, bost ikastaro ezberdin emango ditu eta bestetik, negozio berria sortu nahi dutenentzako kurtsoa eskainiko du urrian.

Euskal Enplegu Zerbitzua den Lanbidek langabeei zuzendutako ikastaroak antolatuko ditu irailetik aurrera. Alde batetik, bost ikastaro ezberdin emango ditu eta bestetik, negozio berria sortu nahi dutenentzako kurtsoa eskainiko du urrian.

Irailetik aurrera Euskal Enplegu Zerbitzuak langabeei zuzendutako beste bost ikastaro eskainiko ditu. Honako hauek izango dira: igotzeko orgatila eta plataforma jasotzaile mugikorren langile operadorearen ikastaroa, zubi-garabia maneiatzeko kurtsoa, makinari izateko ikastaroa eta jendaurrean arreta zerbitzua eskaintzeko, kutxazaina izateko eta produktuak jartzeko langilea izateko kurtsoa. Informazio gehiago lortzeko Tokiko Garapenerako Agentziara bertaratuaz, 94 403 49 80 telefonora deituaz edota garapenagentzia@laudiokoudala.net helbidera idatziaz egin daiteke.

Langabe ekintzaileak

Lanbidek enpresa berri bat sortzeko gakoak emango dituen ikastaroa eskainiko du urriaren 19tik 30era, 9:30etik 13:30era. Kurtsoa negozio bat zabaldu nahi duten langabeei zuzendua dago eta bertan merkatuaren analisia, sare sozialetako marketina, alderdi fiskalak edota analisi ekonomikoa egiten ikasi ahalko da, besteak beste. Izena-emateak Laudioko Lanbideko bulegoetan eta www.lanbide.euskadi.eus web gunean egin daiteke.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide