"Bilboko pertsonaia guztiak sartu ditut kontakizunean: Marijaia, txikiteroak..."

Erredakzioa 2015ko ira. 1a, 09:27

ARITZ BENGOAk (Laudio, 1979) Bilboko Kontakizun Umoretsuen Lehiaketan Accesita lortu du. Sari honen inguruan, bai eta literaturaren zein antzerkiaren esparruko bere bizitza artistikoaren inguruan galdetu diogu.

 

ARITZ BENGOA (Laudio, 1979) Bilboko Kontakizun Umoretsuen Lehiaketan Accesita lortu du. Horren inguruan eta bere bizitza artistikoaren inguruan mintzatu da.

Zer lortu duzu Bilboko Kontakizun Umoretsu Lehiaketan?

Liburu txiki batean jaso dituzte kontakizunak; “Bilbao de fiestas y de cuento” deiturikoa. EL Corte Inglesen dago salgai. Ale bat oparitu didate eta bazkari bat ere, Hotel Abandon.

Horretaz gain Bilboko baldosa bat ere eman didate, sari moduan. Esperientzia moduan polita izan da.

Lehen aldia da horrelako lehiaketa literario batean parte hartzen duzuna?

Ez, denbora asko eman dut gauzak idazten. Berez antzezlea naiz, GaitzErdi antzerki taldean nago. Kide eta antzezle modu idazketara bideratutako atalean ere parte hartzen dut.

Arriagari lotutako kontakizun txiki bat ere egin genuen, aspaldiko kontua da.

Hau bigarren urtea da, iaz ere lehiatu ginen eta aurten lortu dugu. Ondorioz pozik gaude.

Zeri buruzkoa da kontakizuna?

Bilboko pertsonaia guztiak sartu ditut: erraldoiak, buruhandiak... Istorioa ez da oso zaila. Sartzen da makila, txupinazoa...

Gargantuak lapurketa egiten du zenbait arazoren harira. Erbesteratu zuten umeak jateagatik eta.

Orduan txikiteroak eta hainbat pertsonaia San Mamesen biltzen dira makila berreskuratzeko. Aste Nagusia salbatzeko. Marijaia ere agertzen da, abenturak bizitzen dituzte...

Finean pertsonaia guztiak sartu ditut txupinazoaren lapurreta dela medio.

Eta Bilboko Jaiak gozatzeko aukera izan duzu edo bakarrik idatzi?

Aste Nagusian lan egiten dut taberna batean, beraz parte hartzen dut baina beste era batean. Antzerki denboraldia urrian hasiko da eta ez dakidanez nolakoa izango den lan egin behar dut. Urrian osatuko dugu urteko egitaraua eta bitartean lan egiten dirua lortzeko.

Irakasle eta antzezle gisa lan egiteko horrelako gauzak ere egin behar ditugu antzerki munduan.

Hurrengo urtean ere animatuko zara lehiaketan parte hartzen?

Jakina, ohitura da. Behin zerbait lortuta urte oro eskuratu nahi duzu. Eta ez bakarrik honetan. Ziurrenik beste lehiaketa batzuetan ere arituko gara. Beti sortzen!

Bilbon egoteak suposatzen du Laudioko Jaietan ez ibiltzea, faltan botatzen duzu?

Oraintxe bertan egia esanda nahiko daukat Bilborekin, baina Laudion dauzkat senideak, lagunak... baina Bilbon ere denbora gutxi daukat jendearekin egoteko. Edo lanean edo entsegutan egoten naiz.

Eta aldi berean ez naiz oso parrandazalea. Jai jendetsuak baino nahiago ditut petit comiten egindako ospakizunak.

GaitzErdi aipatu duzu, zer nolako jarduera egiten duzue?

Antzerki garaikidea eta kaleko antzerkia egiten dugu. Irakasle moduan lan egiten dugu, trebakuntza eskainiz; Bilboko Udaleko Bilbao Escenan eman genituen klaseak iaz eta aurten ea zer moduz doan kontua.

Aurten kaleko antzezlan bat aurkeztu dugu. "Out" deitzen da eta gatazka eta gerra klown teknika erabiliz.

Eta orain datorren urterako proiektu berriak garatzen ari gara. Ezin dugu momentuz ezer esan baina datorren urtean proiektua izango dugu.

Orduan idazteko denbora gutxi izango duzu?

Ez, beti nago sortzen paper eta boligrafo batekin. Ez dakizu noiz agertuko daitekeen inspirazioa eta gustatzen zait idaztea. Ideia batzuek zakarrontzian bukatzen dute eta beste batzuek ez.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide