Kofradia, “herritar orori zabalik”

Erredakzioa 2015ko abu. 28a, 10:06

Jaietako azken egunean Kofradiak antolatzen duen Anaitasun bazkaria da seguru asko, festetan eztabaida gehien sortu duen ekitaldia. Emakumeen parte hartzean kokatu da eztabaidaren muina. Kofradia sortu zenetik (1599an) 2010ra arte emakumeek galarazita zeukaten bazkari horretan parte hartzea.

2010an, baina, Arartekoarenean jarritako salaketa baten ondorik, euren arteko bozketa egin zuten kofradeek, eta gehiengo zabal bat emakumeak onartzearen alde azaldu zen.

Laudioar orori zabaldua
Kofradiako kideek adierazi dute emakumeen parte hartzearen onartzea “erabat normalizatua” dagoela. “Polemika hori ez da kofradiaren barruan existitzen”, ziurtatu du Kofradiako kidea den Carlos De La Florrek, eta gaineratu du 18 urtetik gorako edozein laudioar izan daitekeela kofrade. “Horretarako San Rokeko ermitara joan behar da, abuztuko lehen igandean, 11:30ean”.

Zentsu horretan, belaunaldi aldaketa bermatua dagoela uste du De La Florrek. “Alde batetik, urtero hainbat herritar berri sartzen direlako, eta bestetik, hainbat gazte datozelako euren senideak ordezkatzera”. Gaur egun 600 kide inguru ditu taldeak.

Kofradiaren jarduna, baina, ez da jaietako bazkari horretara mugatzen. “Urtean zehar hainbat ekintza sozial egiten ditugu”, azaldu du De La Florrek, “herriko ondarearen babesaren alde, batez ere”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide