Laudioko Jaien bigarren txanpa hastear dago

Erredakzioa 2015eko abuztuaren 25a

Laudioko Jaiek herriko kaleak zipriztinduko dituzte hurrengo egunetan ere; bihar Berakatz Eguna ospatuko da, ostegunean Koadrilen Eguna, ostiralean Baserritarrarena, larunbatean Odoloste Eguna eta azkenik igandean Erroketxu eta Kofradiaren eguna.

Berakatz Eguna

Bihar kirola -hockey eta voleibola, Ganbegi eta Kultur Arteko Zubiak taldeen eskutik hurrenez hurren-, musika, antzerkia eta umeentzako jokoak egongo dira herriko hainbat gunetan eta ordutan.

Laudioko Jaiek herriko kaleak zipriztinduko dituzte hurrengo egunetan; bihar Berakatz Eguna ospatuko da, ostegunean Koadrilen Eguna, ostiralean Baserritar Eguna eta larunbatean Odoloste Eguna.

Berakatz Eguna

Bihar kirola -hockey eta voleibola, Ganbegi eta Kultur Arteko Zubiak taldeen eskutik hurrenez gurren-, musika, antzerkia eta umeentzako jokoak egongo dira hainbat lekutan.

Ohiturari jarraituz Untzueta Dantza Taldeak Soka, Aurreskua, Senidetasun Bazkaria eta Dantza plaza egingo du.

Jarduera bitxien artean, Laudioko Gazte Asanbladak Gabarren Jaitsiera antolatuko du.

Koadrilen Eguna

Koadrilek bere ohiko bazkari jendetsua egingo dute Laudioko BHIko jolastokian eta ekintzaz jositako egitarauan txosnetan gauez egingo den kontzertuak jende ugari erakarriko du, Anestesia, Skakeitan eta Izate Faltsua taldeek joko baitute.

Baserritar Eguna

Baserritar Egunean hainbat ekoizlek kale nagusia hartuko dute goizetik. Baina horretaz gain eskaintza kulturala izugarri oparoa izango da; antzerkia, gastronomia, Artzain Txakurren txapelketa Arkaitz Estiballes eta Amets Arzallus bertsolarien emanaldiarekin...

Eta gainera hamaika musika emanaldi. Eskaintza oso anitza izango; folka, funkye, techno, disko festa, berbena camp, hip hop...

Odoloste Eguna

Jaiak ez du etenik izango larunbatean eta musika, kultura, gastronomia, bertsolaritza eta umeentzako hamaika hitzordu badaude ere ekintza herrikoiak nabarmendu behar dira; kulero eta galtzontzilo lasterketa edo pankarten saria.

Txosnagunea

Laudioko Txosna Batzordeak jaien lehenengo txanparen oso balorazio positiboa egin du. Jai eremu berriak oso harrera ona izan duela azaldu du. Hori ez ezik adin guztientzako ekintzak antolatzea oso garrantzitsua izan dela azpimarratu du.

Euskaraz izan direla ekintza gehienak eta tokiko ekoizleekin harremana estutu dutela ere nabarmendu dute.

Jaien bigarren txanpan ere txosnagunera hurbiltzeko gonbidapena luzatu dute Txosna Batzordetik.





LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide