Etxebarriko baserriaren ondare historikoa berreskuratzeko proiektua abiatzea onartu zuen udalak uztailean. Baina proiektuaren erredakzioa abiatu baino lehen beharrezkoak diren zenbait lan hasi dituzte.
Horrela, Etxebarriko baserrian dauden hondakinak kendu eta sailkatzeari ekin diote. 2009an sutea jazo zen eraikinean eta zenbait elementu erori dira edo oso egoera ezegonkorrean daude.
Birgaikuntza modu zientifikoan egingo denez ezinbestekoa da elementu bakoitza kokatzea, bere materialak berreskuratzea, sailkatzea eta gordetzea.
Lan horiek garrantzitsuak dira XVI. Mendeko baserria zaharberritzeko eta Arkeologia Museoarekin hitzartu dira.
Excavaciones Garmendia enpresak 33.180 euro jasoko ditu lan horien truke.
Segurtasuna
Bestalde, proiektuaren erredakzioa gauzatu behar duen enpresaren segurtasuna bermatu behar dute lanek. Erredaktoreek baserria bisitatu behar dute eta istripuak ekiditeko ezinbestekoa da baserriako eremua garbitzea.