Aurten ere San Bartolome jaiez gozatzekoa aukera izango da Laudion. Ospakizunak egun bakarrera mugatuko dira, abuztuaren 24ra hain zuzen ere.
Eguna goizean goiz alaitzeko erromeriari ekingo diote, 10:30ak aldera. Jarraian kantatutako mezaz gozatzeko aukera izango da aurten Laudioko sanrokeetan pregoilari izan den Andere abesbatzaren eskutik. 12etan aldiz emanaldia eskainiko du San Bartolome paraje ederrean abesbatzak, eta jaiari amaiera emateko erromeriari berrekingo diote bertaratutakoek 12:45ean.
Jaia behar bezala amaitzeko mokadua eskainiko zaie bertaratzen diren guztiei.