Tren geltokiko obretan irisgarritasuna hobetzeko sinadura bilketari ekin diote

Erredakzioa 2015ko abu. 21a, 12:24

Herritar batek Change.org plataforman zabaldu du eskaera eta dagoeneko 532 sinadura jaso ditu eskariak.
Plataforman zabaldu dutenez, "Laudioko Udalak RENFEko geltokiaren sarbidean obrak egin ditu, eta milak eskailera jarri dituzte eta haur-aulkitxo edo gurpildun aulki bakarra sartzen den karga-jasogailu bakarra".

Herritar batek Change.org plataforman zabaldu du eskaera eta dagoeneko 532 sinadura jaso ditu eskariak.
Plataforman zabaldu dutenez, "Laudioko Udalak RENFEko geltokiaren sarbidean obrak egin ditu, eta milak eskailera jarri dituzte eta haur-aulkitxo edo gurpildun aulki bakarra sartzen den karga-jasogailu bakarra".
Eskarian salatzen dute karga-igogailua ez dela behar bereziak dituzten pertsonentzako alternatiba egokiena, inguru honetan "euria maiz egiten du eta". Egoera honen ondorioz karga-igogailua hartzeko ilada sarri egin beharko dela salatu dute, eta inoiz igogailua izorratzen bada ea pertsona hauek nork lagunduko dituen galdetzen dute.
Era berean eskari berdinean jaso dute tren-geltoki barruko bi igogailuak ere askotan izorratuta egon ohi direla, bai eta trenean sartzeko ere laguntza eskatu behar izaten dutela ez dagoelako bagoira igotzen laguntzeko ezer ere ez: "indar handia behar da pertsona bakarrak gurpildun aulki bat igotzeko trenera, eta beti bilatu behar dugu laguntza".

Hauek horrela, eskaeraren sustatzaileek geltokira sartzeko aldapatxo bat eskatzen dute, bai eta Bilbo-Urduña linean trenetara igotzeko aldapatxoak gaitzea.

Hirigintza zinegotziarekin bildu dira eskatzaileak eta honek azaldu duenez, 2013an onartutako proiektua da geltokiko erreformarena. Herritarren eskaera azalduta, zinegotziak udal-teknikariarekin bilera bat egiteko proposamena luzatu die, teknikaria oporretatik buletatzen denean, irailaren 7an hain zuzen ere. Eskaeraren sustatzaileek proiektua berregokitzeko beharra azpimarratu zuen bilera horretan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide