Sanrokeetako lehen txanparen balorazio positiboa egin du Udalak

Erredakzioa 2015ko abu. 21a, 13:05

Jaietako lehen txanparen balorazio positiboa egin du Udalak gaur eskainitako prentsaurrekoan. Jon Ander Altube zinegotziak azaldu duenez, "publiko eta gustu guztietarako ekitaldiek jantzi dituzte sanrokeetako lehen hiru egunak".

Jaietako lehen txanparen balorazio positiboa egin du Udalak gaur eskainitako prentsaurrekoan. Jon Ander Altube zinegotziak azaldu duenez, "publiko eta gustu guztietarako ekitaldiek jantzi dituzte sanrokeetako lehen hiru egunak".

Era berean berriz ere Andere abesbatza zoriondu dute, pregoia irakurtzeko ekitaldiaren arrakasta azpimarratzearekin batera. Altubek azpimarratu du pregoiaren ekitaldia ekimen herrikoi bezala finkatzen ari dela, "lehenago barrura begirako ekitaldi itxia zena herritarrei irekitako ekitaldi bihurtu da orain". Nabarmendu duenez, jaiak abuztuaren 15ean hasten badira ere, pregoiaren irakurketa ekitaldia laudioarren agendan kokatzea erdietsi da.

Txupinazoan jai eta aldarrikapena era egoki batean uztartzearekin pozik 

Udaleko ordezkariek Txilardiak jai-koadrila ere zoriondu dute txupinazoak jaiak eta aldarrikapena behar bezala uztartzeko gaitasuna izan zutelako: "ondo probestu zuten txupinazoaren ekitaldi jendetsua errespetua eta berdintasuna eskatzeko azken asteotan Euskal Herriko hainbat jaietan emandako eraso matxisten testuingurua kontuan hartuta". Altubek adierazi duenez,  "Txilardiak koadrilak beste eragile batzuekin batera bete betean asmatu zuen jaiei mezu argi batekin hasiera ematen".

Jai-gune berrien harrera positiboa

Jai-gune berriak ere hizpide izan dituzte udal-agintariek; "Barrakak zumalkarregi etoribean kokatzea, txosnagunea Aldai plazan... kokapen berri hauei harrera ona egin diete herritarrek". Hala ere jai-espazio berri hauen koordinazioan zer hobetzerik badagoela nabarmendu dute; "hahobinbat ekitaldiren osagarritasuna hobetu beharra dago, bai eta beste batzuen bateraezintasuna ere". Adierazi dutenez, jaietako bigarren txanparako ekitaldietan koordinazio hori hobea izan dadin lan egingo dute. "Gure helburua gune ezberdinak behar bezala osagarritu eta espazio berdinean ere ekitaldi ezberdinak aldi berean egiteko aukera ahalbidetzea da" azpimarratu du Altubek. Zentzu horretan Aldai plazako txosnagunearen izaera irekia nabarmendu du zinegotzi subiranistak, San Roke musika bandak bertan eskainitako bi kontzertuak aipatuz; "jai-espazioak kopartitu eta irekiak izatea da gure xedea".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide