Pablo Ibarluzea antzezle laudioarrak YINdeYAN antzerki laborategiaren VIII. edizioa jarri du martxan. Edizio horrek antzerki fisikoa, maskarak eta clown diziplinak izango ditu hizpide, eta abuztuaren 31tik urriaren 2ra bitartean egingo da, Bilbon. 125 orduko ikastaroa izango da, maskarak egiteko tailer bat gehituta.
Ikastaroa aktore, antzerkigile, pedagogo edota “gorputzarekin eta espazioarekin” lan egiten duen orori zuzendua dago. Izena emateko Curriculuma eta norberaren aurkezpen labur bat bidali behar dira ondorengo helbidera: yindeyan@gmail.com
Hemen topatu daiteke ikastaroaren prezioei zein xehetasunei buruzko informazio gehiago.
2008an sortu zuen YINdeYAN antzerki “sorkuntza-espazioa” eta ordutik hona eskaini dituen ikastaroetan munduko hainbat txokotako ikasleak aritu izan dira.