Laudioko Jai Koadrilak: Erosotasunean deseroso

Erredakzioa 2015ko abu. 14a, 08:05

Jaiak Koordinakundeak ere hainbat aldaketa egingo ditu aurtengo jaiei begira. “Dinamika eroso batean sartuak geundela uste genuen, jai guztietan aurreko urteko planteamendu bera kopiatzen genuelako”, adierazi du Koordinakundeko kide den Jon Kepa Ayestak; “eta horri buelta bat ematea interesgarria izango litzatekeela pentsatu genuen”.

Aldaketak Txupinazo Egunean bertan hasiko dira, egun horretan egingo baita karaokea, orain arte Koadrilen Egunean egin izan dena. Karaokeari lotuta “sorpresaren bat edo beste” egon daitekeela iradoki du Ayestak, baina ez du ezer aurreratu nahi izan.

Jaiak Koordinakundeak ere hainbat aldaketa egingo ditu aurtengo jaiei begira. “Dinamika eroso batean sartuak geundela uste genuen, jai guztietan aurreko urteko planteamendu bera kopiatzen genuelako”, adierazi du Koordinakundeko kide den Jon Kepa Ayestak; “eta horri buelta bat ematea interesgarria izango litzatekeela pentsatu genuen”.

Aldaketak Txupinazo Egunean bertan hasiko dira, egun horretan egingo baita karaokea, orain arte Koadrilen Egunean egin izan dena. Karaokeari lotuta “sorpresaren bat edo beste” egon daitekeela iradoki du Ayestak, baina ez du ezer aurreratu nahi izan.

Abuztuaren 16an, ordea, Gaztetxeko bazkaria baino lehen poteo bat egitea erabaki du Koordinakundeak. Abuztuaren 17an, berriz, Paella Lehiaketa egingo dute eta arratsaldean “Cluedo poteoa” deituriko ekintza. Jolas hori aukera paregabea izango da koadriletako kideen arteko harremanak sendotzeko, Ayestaren hitzetan, “hiltzailearen jokoaren antzeko zerbait izango da”.

Koadrilen egunean ere, aldaketak
Jaietako bigarren txandan ere egongo dira aldaketak. Nabarmenena, Muturreko Herri Kirolak egin ordez beste proba batzuk egingo direla Koadrilen Egunean.

Aldai eta Herriko Plazaren artean egingo dira proba horiek, Koadrilen bazkariaren ostean hain zuzen ere.

 

Zein da zein Laudioko Jaiak Koordinakundean?

19 koadrilek osatzen dute Jaiak Koordinakundea. Ia 500 herritar guztira. Dozenaka ekintza antolatzen dituzte jaietan.

Algaratsuak
Noiz sortuak: 2009
Zenbat kide: 21 kide (emakumezkoak)
Antolatzen dituzten ekintzak: Haurrentzako gastronomia lehiaketa


Intziriak
Noiz sortuak: 2006
Zenbat kide: 14 kide (emakumezkoak)
Antolatzen dituzten ekintzak: Odoloste Eguneko kalejira eta koadrilen jokoak


Zainzuriak
Noiz sortuak: 1998
Zenbat kide: 27 kide (talde mistoa)
Antolatzen dituzten ekintzak: Txupinazo Eguneko ‘txoripanada’


Zoroak
Noiz sortuak: 1984
Zenbat kide: 44 kide (gizonezkoak)
Antolatzen dituzten ekintzak:
San Roke Eguneko kalejira

Patrizioak
Noiz sortuak: 2008
Zenbat kide: 8 kide (gizonezkoak)
Antolatzen dituzten ekintzak: Joko-poteoa eta koadrilen jokoak


Tartalo
Noiz sortuak: 2009
Zenbat kide: 15 kide (emakumezkoak)
Antolatzen dituzten ekintzak: Umeentzako jolasak

 

Ainubeak
Noiz sortuak: 2009
Zenbat kide: 11 kide (emakumezkoak)
Antolatzen dituzten ekintzak: Berakatz Eguneko bazkaria eta karaokea


Ardibeltz
Noiz sortuak: 2003
Zenbat kide: 16 kide (mistoa) Antolatzen dituzten ekintzak: Pankarta lehiaketa

Bihurriak
Noiz sortuak: 1987
Zenbat kide: 20 kide (emakumeak)
Antolatzen dituzten ekintzak: Cluedo-poteoa eta koadrila-arteko jokoak

Itzelak
Noiz sortuak: 1994
Zenbat kide: 50 kide (emakumezkoak)
Antolatzen dituzten ekintzak:
Karaokea

Baldarrak
Noiz sortuak: 2005
Zenbat kide: 30 kide (gizonezkoak)
Antolatzen dituzten ekintzak: Txupinazoaren aurreko gosaria


Txilardiak
Noiz sortuak: 2005
Zenbat kide: 19 kide (emakumeak)
Antolatzen dituzten ekintzak: Cluedo-poteoa eta Paella Txapelketa

Galtzagorri
Noiz sortuak: 1986
Zenbat kide: 91 kide (talde mistoa)
Antolatzen dituzten ekintzak: Buruhandiak, hawaiiar festa eta galtzontzilo eta kulero lasterketa

Arkupekoak
Noiz sortuak: 2002
Zenbat kide: 20 kide (gizonezkoak)

Kuxinak
Noiz sortuak: 1997
Zenbat kide: 20 kide (gizonezkoak)
Antolatzen dituzten ekintzak: Koadrilen bazkaria

 

Ñorala
Noiz sortuak: 1976
Zenbat kide: 25 kide (gizonezkoak)
Antolatzen dituzten ekintzak: Eski-taula eta Erroketxuren erreketa


Xirika
Noiz sortuak: 2011
Zenbat kide: 16 kide (mistoa)Antolatzen dituzten ekintzak: Koadrilen Eguneko parrillada


Untzueta
Noiz sortuak: 1984
Zenbat kide: 20 kide (mistoa)
Antolatzen dituzten ekintzak:
Berakatz eguneko katea eta bazkaria


Zintzarriak
Noiz sortuak: 1990
Zenbat kide: 20 kide (gizonezkoak)
Antolatzen dituzten ekintzak: Baserritar Eguneko bazkaria

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide