Morez jantzi da Laudioko Sanrokeetako txupinazoa

Erredakzioa 2015ko abu. 15a, 14:17

Eguerdian hasi dira Laudioko jaiak. Goizeko 10:00etan, baina, Baldarrak jai kuadrilak antolatutako herri gosarian elkartu dira herritarrak festei aurre egiteko indarrak batu asmoz. Ondoren, batukadaren erritmora egin dute kalejira herriko plazara, 11:30ean brindis herrikoia egin eta txupinazoari ekiteko. Txilardiak kuadrila izan da aurtengo txupineroa, eta Andere abesbatzarekin batera igo dira udaletxeko balkoira 11:45etan.

Eguerdian hasi dira Laudioko jaiak. Goizeko 10:00etan, baina, Baldarrak jai kuadrilak antolatutako herri gosarian elkartu dira herritarrak festei aurre egiteko indarrak batu asmoz. Ondoren, batukadaren erritmora egin dute kalejira herriko plazara, 11:30ean brindis herrikoia egin eta txupinazoari ekiteko. Txilardiak kuadrila izan da aurtengo txupineroa, eta Andere abesbatzarekin batera igo dira udaletxeko balkoira 11:45etan.

Txupinazoan zabaldutako mezuan jaietan emakumeen presentzia areagotu izana goraipatu dute, bereziki, emakumeentzat ere festa bereziak direla nabarmenduz. Hala, eraso eta jarrera sexisten aurkako protestarekin bat egin dute, herriko plazan 40 bat emakume igo baitira oholtzara beltzez jantzita eta antifaz moreekin azken asteetan jaietan izandako eraso matxistak  salatu eta jaiak ere haienak direla aldarrikatzera. Txupinazoan zehar ordezkari politiko ugari egon dira, bai zinegotziak eta baita Laura Garrido ere.

Tradizioari jarraiki kalez kale ur eske aritu ondoren txosnagunean egin du etenaldia San Roke jaietako lehenengo kalejirak. Bertan, txosnagunearen irekiera ekitaldia egin dute, eta "Urrezko katxia" saria banatu diote SOS Lamuza Parkea plataformari. Arratsaldean zehar ski taula, karaokea eta kontzertuak izango dira nagusi. 

Argazkiak: Izar Mendiguren, Irati Moreno eta Gartzen Garaio

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide