Jaien datak: Eztabaida mahai gainean

Erredakzioa 2015ko abu. 12a, 09:20

Batzuek dauden bezala utziko lituzkete. Beste batzuek berriz, egokiena aste bakar batean batzea dela uste dute. Baina badaude baita beste hilabete batera mugitzearen aldekoak, edota bi zatiak batean batzearen aldekoak, edo...

Iritzi asko daude Laudioko Jaien daten inguruan, baina argi dagoena zera da: proposamen bateratu bat falta dela. 2011an inkesta bat egin zuen udalak. 200 pertsona inguruk erantzun zuten galdetegia, eta gehienak jaien datak ez aldatzearen alde azaldu ziren.

Iazko jaien ostean, baina, eztabaidari berriz ekiteko unea zela adierazi zuen udalak, eta bilera bat deitu zuen horretarako. Bilera horretatik lan-talde bat sortu zen. “Jaietan inplikatutako jendea bertaratu gara”, azaldu du lan-taldeko kide den Txema Urkijok, “baina norbanako moduan hartu dugu parte”.

Eztabaidarako txostena
“Lehen momentutik argi genuena zera zen: gure helburua ez zela jaietarako data batzuk aukeratzea, gaiari buruzko eztabaida erraztea baizik”, ziurtatu du Urkijok. Txosten bat prestatu dute horretarako. “Dauden data aukera guztiak zerrendatu eta bakoitzaren puntu positibo eta negatiboak aztertzen ditu”.
Udalari helarazi diote dokumentua, eta proposamen bat luzatu diote: iraila-urria partean eztabaida herrira zabaltzea, prozesu parte hartzaile baten bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide