Bederatzi ikuskizunen oholtza bihurtuko da Alberto Acero gunea jaietan

Erredakzioa 2015ko abu. 11a, 02:09

Kalera egingo du salto antzerkiak Laudioko Jaietan. Bederatzi talderen ikuskizunak taularatuko dira eta denek “eszenatoki” bera izango dute: Alberto Acero Plaza.

Ikuskizunak, baina, oso anitzak izango dira. Clown ikuskizunak: Pepa Plana eta Toti Toronelen “Despitats” eta Marcel Grosen “Particular” lanak (abuztuaren 15 20:00ean eta 17an 18:00etan, hurrenez hurren). Txotxongilo ikuskizun bat ere izango da: Cachibatxe taldearen ‘Le petit studio’ (abuztuaren 28an 12:30ean).

Akrobaziak nagusi
Baina ikuskizun gehienek akrobazia, dantza eta zirku diziplinak jorratuko dituzte.

Volaquivol taldeak akrobaziak eta salsa musika uztartzen dituen ikuskizuna eskainiko du abuztuaren 16an, zortzietan. Zirkozaurre taldeak, berriz, morse kodean oinarritutako “ekitaldi poetikoa” eskainiko du, abuztuaren 26an, seietan. Hurrengo egunean Maintomano taldearen txanda izango da, zortzietan, eta 28an Ortzi Akostak ‘Ilusioa’ lana aurkeztuko du.

Jaiei amaiera emateko, Circorcito taldea arituko da Odoloste Egunean, zortzietan; eta ‘Bambolea’ hirukotea igandean, ordu berean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide