Garapen Agentziak ikastaro berriak eskainiko ditu irailetik aurrera

Erredakzioa 2015ko abu. 5a, 10:58

Tokiko Garapen Agentziak hainbat ikastaro antolatu ditu irailetik azaro bitartean. Kurtsoak enpresa txikiei, ertainei, ekintzaileei, autonomoei eta oro har, interesa duten pertsonei zuzendu dituzte. Haien artean bankuarekin nola negoziatu, komunikazio tresnak erabili edota betebehar legalei buruz daude, besteak beste.

Tokiko Garapen Agentziak hainbat ikastaro antolatu ditu irailetik azaro bitartean. Kurtsoak enpresa txikiei, ertainei, ekintzaileei, autonomoei eta oro har, interesa duten pertsonei zuzendu dituzte. Haien artean bankuarekin nola negoziatu, komunikazio tresnak erabili edota betebehar legalei buruz daude, besteak beste.

Irailaren 24an bankuarekin negoziatzerako orduan kontuan hartu behar diren alderdiak aztertuko dituzte. Hurrengoa urriaren 8an egingo da eta berankortasuna kontrolatzeko eta aurreikusteko gakoak erakutsiko dituzte.15ean komunikatzeko eta saltzeko tresnak azalduko dituzte.

Azaroan bi ikastaro egingo dituzte. Bata 5an emango da eta stocka nola gestionatu eta hornitzaileekin nola negoziatu irakatsiko dute; eta bestea, aldiz, 19an enpresa txikiek dituzten betebehar legalak azalduko dituzte.

Ikastaro guztiak 9:00etatik 12:30era arte emango dira Garapen Agentzian bertan. Informazio gehiago lortu nahi duenak Agentziara bertaratu, 94 403 49 80 telefonora deitu edota garapenagentzia@laudiokoudala.net helbidera idatzi dezake. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide