Geraxane Ussia 4. eta Garazi Larrakoetxea 8. Espainiako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko abu. 4a, 15:10

Estalperik Gabeko Espainiako Pista Txapelketa jokatu da azken bi asteburuetan. Aurrekoan, Federazioen Txapelketa izan zen Gijonen eta Euskadik 4. postua lortu zuen. Asteburukoa, aldiz, bakarkako txapelketa izan da eta Geraxane Ussiak, 4.postua lortu du, 400 metrotan ere.

Estalperik Gabeko Espainiako Pista Txapelketa jokatu da azken bi asteburuetan. Aurrekoan, Federazioen Txapelketa izan zen Gijonen eta Euskadik 4. postua lortu zuen. Honetan, aldiz, bakarkako txapelketa izan da eta Geraxane Ussiak 400 metrotan ere, 4.postua lortu du.

Federazioen Txapelketan Geraxane Ussia eta Garazi Larrakoetxea laudioarrak Euskadiko Selekzioarekin batera aritu ziren. Geraxanek 400 metroko lasterketa egin zuen eta 55,50 denborarekin 4. postua lortu zuen. Korrikalariaren arabera, haizearen eraginez, lasterketan lortu zuen denbora nahiko txarra izan zen. Errelebuen lasterketan ere parte hartu zuen selekzioko beste 3 korrikalariekin batera. 4X400eko lasterketa izan zen eta 3:49.19ko denbora lortu zuten, berriz ere 4 . postuan geratuz.

Garazik ordea, altuera jauzian aritu zen eta 1,65 metroko saltoa egitea lortu zuen eta horrek 8. postua eman zion. Puntuen arabera horrela geratu zen Espainiako Federazioen txapelketa:

1- Katalunia : 558 puntu

2- Madril: 537,5 puntu

3- Gaztela eta Leon: 504,5 puntu

4- Euskadi: 484,5 puntu

5- Galizia: 470 puntu

6- Andaluzia 466 puntu

7- Balentzia: 413 pùntu

8-...

Bakarkako txapelketa 

Asteburu honetan aldiz, Geraxane Castellonen ibili da bakarkako txapelketan. 400 metroko lasterketan lehiatu da berriz ere eta nahiz eta aurreko asteburuan egindako denborarekin konparatuz hobetu duen arren, berriz ere 4. postua lortu du. Guztira 22 korrikalarik hartu zuten parte froga horretan, beraz 3 serietan banatu zen. Geraxanek 2. postua lortu zuen bere seriean 54,88ko denbora eginez. Hau da finalerako sailkatu ziren nesken zerrenda:

1- Aauri Lorena Bokesa, 53.15

2- Bárbara Camblor, 54.52

3- Elena Moreno, 55.00

4- Geraxane Ussia, 54.88

5- Kelly Benítez, 55.64

6- Sara Gómez, 56.06

7- Andrea Díez, 55.42

8- Elia Vallès, 55.51


Horrek finalerako pasea eman zion. Finalean ere, denbora hobetu zuen 54,70ra jaistea lortu baitzuen. Orokorrean beraz,4.postua lortu zuen. Hona hemen finaleko sailkapena

1- Aauri Lorena Bokesa, 52.94

2- Bárbara Camblor, 53.99

3- Elena Moreno, 54.60

4- Geraxane Ussia, 54.70

5- Sara Gómez, 54.82

6-Kelly Benítez, 55.63

7- Elia Vallès, 56.07

8- Andrea Díez



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide