Laudioko Udalak Enplegu Plan berria jarriko du martxan eta 5 pertsona kontratatuko ditu. San Juan, Santa Ana eta Arraño inguruak berritzeko Enplegu Plana izango da.
Lorezaintzako langileburu bat eta 4 laguntzaile kontratatuko dituzte. 6 hilabetetako kontratua egingo zaie eta haien lana San Juan, Santa Ana eta Arrañoko inguruak berritzea izango da. Irailean egingo dituzte kontratazioak. Lanen artean hauek burutu beharko dituzte: altzariak aldatzea edo berriztatzea eta konpontzea, zuhaitzen mantentzea, parrilen berritzean, sastraken garbiketa, landareak inaustea, espezie inbaditzaileen garbitzea...
Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza bati esker egin du Udalak Enplegu Plan berria hori.