Astelehen goizean jokatu ziren Santa Ana Eskolarteko Txapelketaren finalak. Herriaren Eskupilota Elkartearen iritziz, ez zen egun ona partiduak jokatzeko, baina hala eta guztiz ere, jende eta pilotazale ugari hurbildu ziren Aretako frontoira.
Arrakasta ikusita, hurrengo urtean, txapelketaren finalak Aretako jaien egun nagusian egitea pentsatu du elkarteak
Hauek dira partiduan lortutako emaitzak:
Benjaminak: 17 Garcia/Aldasoro (Etxarri) – Uriarte/Busket (Lezama) 18
Kimuak: 18 Matteo (Najera) / Arbaiza (Orozko) – Beitia/Emaldi (Zeanuri) 10
Infantilak: 17 Muguruza / Yuste (Laudio) – Otxoa (Gasteiz) / Unanue (Azpeitia) 18
Ostiralean beteranoen txapelketako finalak izan ziren. Eta larubatean, ordea, nesken txanda izan zen Pala Txapelketan.