Laudioko Udalak Indesako pertsonalaren baldintzak hobetu nahi ditu. Zentzu horretan, INDESA 2010 S.L. enpresako langileen lan baldintzengatik bere kezkak adierazi ditu Laudioko Udalak eta, hori dela eta, langilegoaren lan egoera hobetzeko konpromisoa hartu du. Gaur egun, 700 langile inguru osatzen dute ezintasunak dituzten pertsonen lan merkatuan sarrera errazteko asmoz sortu zen enpresa publiko hau.
Laudioko Udalaren ustez, “edozein instituzio publikoak lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen aldeko apustua egin beharko luke. Baina ezin da edonola egin eta are gutxiago enplegua prekarizatuz edo kalitatezko enplegu publikoa suntsituz”.
Hau dela eta, Arabako Foru Aldundiaren gonbidapenari erantzunez, Laudioko Udalak elkarte publiko honen administrazio kontseiluan sartzea erabaki du.