Geraxane Usia laudioarrak urrezko domina lortu du Euskadiko estalperik gabeko pista txapelketan. 400 metro frogan izan da korrikalari guztietatik onena. Txapelketa Durangoko Landako pistetan egin zen.
Nahiz eta urrea lortu, airea eta euria dela eta, ezin izan zuen bere marka hobetu. Hala eta guztiz ere, 56.91eko denbora lortu zuen eta horrek garaipena eman zion.
Arabarren papera txapelketan
Aipatzekoa da Arabako korrikalariek egindako beste postu batzuk. Izan ere beste 4 podio eskuratu zituzten arabarrek: Osmar Ruiz de Arcautek 2,postua lortu zuen 200metrotan, Iraitz Azkaratek, ordea 3. postua 400metrotan, Fernando Campok ere, 3. postua luzeera jauzian eta Ostebi Acebok 2. postua hezidun 100 metrotan.