Bihar hasiko dira Aldaikorrekako saneamendu eta sare nagusien konpontze lanak

Erredakzioa 2015ko uzt. 28a, 08:19

Udalak jakinarazi duenez, asteazkenean, hilaren 29an, hasiko dira Aldaikorrekako saneamendua konpondu eta sare nagusiak berrituko dituzten lanak. Fase desberdinetan burutuak izateko programatuta daude.

Lehena irailaren lehenengo egunetara arte luzatzea aurreikusita dute. Tarte horretan Zumalakarregitik parkerako zatia konponduko da. Irailetik aurrera, parkean jarraituko lukete. Hala ere, jakinarazi dutenez, lehenengo fasean ere parkean zenbait lan egin beharko dituzte.

Lanak Zumalakarregi 23 eta 25 zenbakietan hasiko dira, Udal Lanbide Heziketa Eskolako parkingaren inguruan.

Bertan kolektore nagusiarekin lotura aurkitzen da. Ondoren, Instituto ondotik, Viña Vieja kaletik barrena, amaieraraino. Bertan, parkeko estazio meteorologikoaren ondoan bigarren konexio putzua egongo litzateke.

Irailetik aurrera, bertatik abiatuta parke osoa zeharkatu eta Ugarteraino, obraren azkeneko faseari ekingo diote.

Lau hilabetetako lanak, trafiko aldaketarekin

Guztira lau hilabetetan luzatuko dira lanak. Bitartean, auto eta oinezkoen zirkulaziorako aldaketak egingo dira. Horretaz guztiaz informatzeko Udalak webgunean nondik norakoak eskegi ditu. Gainera, etxeetako postontzietara helaraziko dutela aipatu dute.

Lanen hasierarekin batera, asteazkenean, Zumalakarregi 23n errepidea moztuko dute. Kotxeak Virgen del Carmen kaletik bideratuko dituzte. Lanak Zumalakarregi eta Viña Vieja kaleen loturara bideratzean, ordea, trafikoa semaforo bidez kontrolatuko da. Berdin egingo dute Viña Vieja kalean. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide