SOS Laudioko Lamuza Parkea

1.300.000 euroko inbertsioa onartuko du bihar Foru Aldundiak Lamuza parkeko Musika Etxea birgaitzeko

Erredakzioa 2015ko uzt. 27a, 12:47

Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak eta Natxo Urkixo Laudioko alkateak bilera egin dute gaur goizean.

Hitzorduaren ostean ordezkari politiko biek adierazpenak egin dituzte eta Ramiro Gonzalezek ziurtatu du Arabako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak bihar onartuko duela Lamuza parkeko Musika Etxea birgaitzeko proiektua. 1.300.000 euroko inbertsioa suposatuko duela azaldu du Ahaldunak.

Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak eta Natxo Urkixo Laudioko alkateak bilera egin dute gaur goizean.

Hitzorduaren ostean ordezkari politiko biek adierazpenak egin dituzte eta Ramiro Gonzalezek ziurtatu du Arabako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak bihar onartuko duela Lamuza parkeko Musika Etxea birgaitzeko proiektua. 1.300.000 euroko inbertsioa suposatuko duela azaldu du Ahaldunak.

Kasinoa udazkenan

Gainera, Ramiro Gonzalezek erantsi du Kasinoa berreskuratzeko proiektua ere aurten onartu nahi dutela, udazkenean, alegia. Erabilerak oraindik zehaztu behar direla aipatu du Ahaldunak.

Harremanak normalizatu

Natxo Urkixok zein Ahaldun Nagusiak azpimarratu dute gaurko bilera harremanak normalizatzeko urratsa dela.

Laudioko alkateak nabarmendu du bilera gehiago egin behar direla elkarlanean jarraitzeko eta Ramiro Gonzalezek iragarri du bere helburua dela Gasteiz Laudiora hurbiltzea eta Laudio Gasteizera urreratzea. Horregatik bere lehenengo bileren artean hau deitu du Arabako Foru Aldundiak.

Enplegua

Ramiro Gonzalezek uste du garrantzia eman behar zaiola enpleguaren egoerari eta ildo hori landu behar dutela azaldu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide