Gometegui enpresak soldata eskala bikoizketa ezartzeko asmoa duela salatu du bertoko LABeko sail sindikalak. Enpresako estatutu-akordioetan jasotako soldata baldintzak aplikatu beharrean, datozen hiru urteetan egingo diren kontratazio berrietan zein Aldi Baterako Lan Enpresen bidez egingo direnetan Gometeguik Arabako Metalgintzako Herrialdeko Hitzarmena aplikatuko duela salatu du sindikatu abertzaleak.
Prekarizazioa
"Uste dugu ez duela inolako justifikaziorik sinatutako akordioak urratu ostean, 8 langile kaleratu ostean, enpresak beste urrats bat gehiago ematea eta langile berrien lan baldintzak oraindik gehiago prekarizatu nahi izatea” adierazi du Gometeguiko LABeko sekzio sindikalak banatutako prentsa oharrean.
Langileen ustez enpresak ezarritako neurriak bertoko lan baldintzak okertzea baino ez du lortuko “are gehiago, ordu estrekin ez bukatzeaz haratago, horiek burutzea sustatzen denean” gaineratu dute.