Uztailaren 27an, astelehenean alegia, bilera egingo dute Arabako Ahaldun Nagusia Ramiro Gonzalezek eta Natxo Urkixo Laudioko alkateak. Goizeko 11:00etan elkartuko dira udaletxean
Laudioko udal gobernu taldearen asmoa da herriak dauzkan beharrak azaltzea. Hala ere, udal ordezkarien helburua da orain arte Laudio eta Arabako Foru Aldundiko harreman eredu historikoa aldatzea.
EH Bilduko udal gobernu taldeak hainbat gai landu nahi ditu; Foru Planeko lanak -abiatutakoak eta proposatu berriak-, Lamuza Parkeko berreskuratze prozesua, Basaurbeko araztegia, Antzokia, Ermu Andra Mariko Plan Berezia, besteak beste.