Sergio Escribano arkeologoa Kanadan da euskal arrantzaleen aztarnak ikertzen

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2015ko uzt. 24a, 10:00

Laudion bizi den Sergio Escribano Ruiz arkeologo eta EHUko irakaslea Kanadan dabil egunotan indusketetan, EHU/UNESCO Kultur Paisaiak eta Ondare katedraren baitako proiektu batean buru belarri.

Laudion bizi den Sergio Escribano Ruiz arkeologo eta EHUko irakaslea Kanadan dabil egunotan indusketetan, EHU/UNESCO Kultur Paisaiak eta Ondare katedraren baitako proiektu batean buru belarri.

Euskaldunak eta inuitak

Indusketak Red Bay izeneko esparruan gauzatzen ari dira, Labrador inguruan, Kanadako kostalde atlantikoan hain zuzen ere. Red Bayk, izatez, euskal bale arrantzaleen estazio bat izan zen XVI eta XVII. mendeen arteko zubian eta espedizioak berau industea du helburu, euskaldunen eta bertoko inuiten arteko harremanak nolakoak izan ziren ezagutzeko.

Besteak beste, indusketaren bilaketa-helburu garrantzitsuenetariko bat euskaldunek bertara eramandako zeramika ikertzea izango da. Izan ere, antzina bertara zihoazen marinelek teila asko eramaten zituzten ontzietako sotoetan, ontzien oreka mantentzeko zein bertokoekin trukatzeko.

Escribanoren taldea hainbat kanadar ikertzailerekin batera arituko da elkarlanean: Cindy Gibbons, Parks Canadaren zuzendaria; eta Ternua eta Labradorreko lurraldeetako arkeologia saileko arduradun diren Lisa Rankin eta Amanda Croptonekin, besteak beste. Espedizioak Kanadako Gobernuaren eta Red Bay herriko udalaren laguntza ere jasotzen du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide