Benito Lertxundi Orioko musikariak berriro joko du Laudion. Artistak irailaren 25ean kontzertua eskainiko du kiroldegian eta sarrerak 20 euroko balioko du aurretik erosiz gero -Zuhaitza liburudendan salgai daude edo Kutxabanken bitartez ere eskuratu daitezke- eta 22 euro leihatilan egunean bertan.
Laudioko udalak lagunduko du kontzertuaren antolakuntzan.
Kontzertua 2013an
2013ko urtarrilaren 11n ere kontzertua eman zuen Benito Lertxundik Laudioko kiroldegian eta positiboki baloratu zuen udalak, 775 sarrera saldu baitzituen musikariak.
Hala ere, oposizioak zalantzan jarri zuen Benito Lertxundi kontratatzea krisi garaian.