Gaur deklaratu du Juanjo Basterrak Entzutegi Nazionalean. Amurrioko epaitegian egin ditu deklarazioak, bideokonferentziaren bitartez.
Deklarazioa asko atzeratu da -11:20etan zen hitzordua eta 13:00etan hasi da- arazo teknikoen ondorioz eta Juanjo Basterrak adierazi du ez duela inor goratu ez umiliatu. Fiskalaren galderak ez ditu erantzun.
Dignidad y Justicia elkarteak jarri du salaketa kazetariaren aurka, terrorismoa goratzea leporatuz. Hori dela eta deitu du Entzutegi Nazionalak Juanjo Basterra deklaratzera. Elkarteak Juanjo Basterraren twitter kontuko zenbait txio erabili ditu akusazioa egiteko.