Aretako Jaiak bihar hasiko dira eta Maria Jesus Laburuk eta Pablo Gorostiagak pregoia irakurri eta txupinazoa jaurtiko dute. Jai Batzorde zaharretako kideak dira biak eta horregatik hautatu ditu oraingo jai batzordeak.
4 eguneko ospakizunak izango dituzte Aretako jaiek eta hainbat ekintza antolatu dituzte: mendi ibilaldiak, kirola, ohitura, musika eta gastronomia uztartuz.
Kontzertuak
Bihar 23:30etatik aurrera Habeas Corpus eta Garilak 26 taldeek joko dute. Larunbatean, ordu berean Esne Potak, Emon eta Akerbeltzeko kontzertuak hasiko dira.
Hala ere, dantzaplazak, euskal dantzak, DJak eta Euskal Dantzak ere egongo dira.
Jai Batzordearen mezua
Aretako Jai Batzordeak eraso sexisten aurkako mezua zabaldu du. Jaiak disfrutatzeko direla azpimarratu nahi dute eta ondorioz ez dute eraso sexistarik ez borrokarik nahi.
24 asto
Ohitura bilakatu diren hainbat ekintza gauzatuko dituzte; mugarrien bisita edo asto lasterketa. Aurten 24 astok parte hartuko dute igandeko lasterketan.