Juanjo Basterra Garako kazetari laudioarrak Amurrioko epaitegian deklaratu beharko du ostiralean 11:20an. Entzutegi Nazionalak deklarazioa hartuko dio bideokonferentziaren bitartez instrukzio fasean. Terrorismoa goratzea leporatu diote laudioarrari.
Kazetariak ez daki zer leporatzen dioten zehazki. Juanjo Basterrak azaldu du jasotako zitazioan ez diotela argitu zergatik jo beharko duen Amurrioko epaitegira: “Ez dakit sare sozialen -facebook edo twitterren- erebilera dela medio edo idatzitako artikulu baten ondorioz deklaratu beharko dudan.”
Alfredo Remirez eta Aitor Martinez
Uztailean bertan Alfredo Remirez amurrioarrak ere deklaratu zuen delitu bera dela eta. Guardia Zibilak atxilotu zuen maiatzaren 20an. Guardia Zibilak ere Aitor Martinez laudioarra atxilotu zuen 2014an sare sozialen bitartez terrorismoa goratzea leporaturik. Martinezen aurkako akusazioak ezer ezean geratu ziren.