19 jardunaldi pasatu dira Santa Ana Txapelketa hasi zenetik. Euskal Herri osoko hainbat gazteek parte hartu dute eta astelehenean jokatuko dituzte txapelketako hiru finalak. Aretako jaiak dira bihartik aurrera eta txapelketa hau jaietako egitaruaren barruan kokatzen du Herriaren Eskupilota Elkarteak.
Araba, Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa zein Errioxako pilotariak egon dira txapelketan. 10:15ean hasiko dira partidak, baina, finalak jokatu baino lehen tokiko hainbat gazteek partidutxoak jokatuko dituzte. Hiru final garrantzitsuak goizeko 11:00etan hasiko dira. Benjamin, kimu eta infantil kategoriak izango dira eguneko protagonistak.
Finaletako jokalariak
Benjaminak: Garcia/Aldasoro (Etxarri) – Uriarte/Busket (Lezama)
Kimuak: Matteo (Najera) / Arbaiza (Orozko) – Beitia/Emaldi (Zeanuri)
Infantilak: Muguruza / Yuste (Laudio) – Otxoa (Gasteiz) / Unanue (Azpeitia)