15.000 euroko diru-laguntzak banatu ditu udalak ekintzaileen artean

Erredakzioa 2015ko uzt. 22a, 10:31

Autonomoak, ekintzaileak, enpresa txiki eta ertainak eta merkataritza babesteko diru-laguntzak ematea onartu zuen ostiralean Laudioko udalak.

15.000 euro bideratu ditu erakundeak horretarako; 7.000 euro ekintzaile eta autonomoentzat eta 8.000 merkataritzarentzat.

Ekimenaren helburua da sektore horietako proiektuak laguntzea bere lehenengo urteetan. Berez, 2013ko urtarrilatik 2014ko abuztura arte sortutako enpresak babestuko dituzte.

1.000 euro gehienez jasoko dituzte merkatariak eta 2.000 enpresa ertainek, txikiek, autonomoek eta ekintzaileek. Guztira gastatutako %40 gehienez.

14 ekintzailek jasoko dute diru-laguntza eta 800 euro batezbesteko, alegia.

11 merkatarik ere eskuratuko dute diru-laguntza eta 1.000 euro izango dituzte batezbesteko.

Babes finantzarioa

Iñigo Martinez zinegotziak azaldu du diru-laguntzarekin saiatzen ari direla merkatari eta ekintzaileei beharrezkoa duten babes finantzarioa ematen, proiektu askok berehala ixten baitute hori gabe.

Errepikatzeko asmoa

EH Bilduk aldarrikatu du diru-laguntza hori berak proposatu zuela aurrekontuetan eta aurten ere txertatzea nahiko lukete. Baina 2014ko bukaeran eta 2015ean garatu diren proiektuak laguntzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide